Estudio de Arquitectura y Diseño Interior | Zerbitzuak
16010
page-template-default,page,page-id-16010,ajax_fade,page_not_loaded,,vertical_menu_enabled,qode-title-hidden,side_area_uncovered_from_content,qode-child-theme-ver-1.0.0,qode-theme-ver-10.1.1,wpb-js-composer js-comp-ver-5.0.1,vc_responsive

BARNE DISEINUA

a
Aurreproiektua

Aurreproiektua edozein erreforma-lanen aurreko pausoa da. Bilera baten ondoren eta zure lehentasunak eta beharrak ezagutuz, zure aurrekontuaren araberako distribuzio proposamen ezberdinak landuko ditugu. Honekin, berritzeko espazioaren aukeren ideia bat eduki dezakegu, plano eta irudien bidez ikusaraziz. Halaber, egin beharreko inbertsioaren nahiko hurbileko aurrekontua ematen digu.

Berritze proiektua

Erreforma-lan bat egitera goazenean, lan egoki eta zehatz bat egin ahal izateko, aurreproiektuan garatutako informazioa zehaztu eta osatu behar da. Proiektu on bat edukitzeak denbora eta dirua aurrezten ditu eta konponbideak ematen ditu. Proiektuko fase guztietaz arduratzen naiz, lehen ideietatik obra zuzendaritzara arte, beti bezeroaren nahiak, beharrak eta aurrekontua kontutan izanik. Obra, epeak, aurrekontuak eta kalitatea kontrolatzen dituen konfiantzako teknikari batek, proiektua eta obra-prozesua, esperientzi atsegina eta guztientzako oroipen ona izan daitezela eragingo bait du.

Banaketa proiektua

Bezeroei eskaintzen dizkiedan zerbitzuetako bat etxebizitzen segregazioko proiektuak egitea da. Erreformetan, izan dut hainbat segregazio-proiektu egiteko aukera. Etxebizitza zaharrak dituzten dimentsio handiengatik, etxe bizitzen banaketa, daukagun higiezinen merkatu zaharra birgaitzeko konponbidea da.

Dekorazio proiektua

Dekorazio-proiektuak lantzen ditut, zure etxebizitzari edo lokalari, obrarik egin gabe, aire berria eman nahi badiozu edo zure etxe berria egokitu nahi baduzu. Zure gustuak, beharrak eta aurrekontua kontuan hartuz, altzari, bukaera eta apainketa elementuen aukeraketa bat egingo ditugu.

Home Staging

Home Staging-a, eraikina hobetzean eta prestatzean datza, bere balioa handitzeko eta bere salmenta edo alokairua errazteko. Helburua da eraikina goratzea eta itxura erakargarriagoa ematea, alde indartsuak bultzatuz eta alde ahulak txikiagotuz.

BESTE ZERBITZUAK

Jarduera proiektua

Behin zure lokalaren erreforma eginda, zure empresa, negozio edo lokalaren jarduera lizentzia lortzeko beharrezkoa den jarduera-proiektua lantzen dut. Sailkatutako jarduera bada, aipaturiko jarduera proiektua, erreforma-proiektua baino lehen egin behar da.

Aholkularitza teknikoa

Eraikin baten erosketa oso erabaki garrantzitsua da, kontsulta iezaguzu duzun edozein zalantza. Eraikinaren egoera errealari buruz informatzen zaitut, alderdi positiboak goratzen ditugu eta kalte ezkutu posibleez abisatzen dizugu. Gure esperientziarekin eta ezaguera teknikoarekin, izan ditzakezun zalantza guztiak argitzen ditugu zure proiektua oinarri sendoaren gainean altxa dadin.

Txosten teknikoak, E.I.T., Ziurtagiri energetikoak

Ikuskapen teknikoak, ziurtagiriak eta behar ditzakezun txosten teknikoak egiten ditut. Pisu edo lokal bat erosi edo alokatzen baduzu, Ziurtagiri Energetikoa izan beharko duzu. Eraikina ikuskatu ondoren eginiko txostena eta irizpena da EIT-a. Horren bidez, eraikinen kontserbazio egoera azaltzen da, betiere eraikinak birgaitzeko beharrezko lanak eta obrak bermatuz. Nahitaezkoa da 50 urte baino gehiagoko eraikinek EIT izatea eta ezinbesteko baldintza da birgaitze-lanak egin ahal izateko eta diru-laguntzak eskatzeko. Etxebizitzen bizigarritasuna ziurtatzen dut. Bizigarritasun-zedulaz bizigarritasuneko gutxieneko baldintzak betetzea akreditatzen da.

Birgaitze proiektuak

Aholku teknikoa eta komunitateetarako mota guztietako proiektuak eskaintzen ditut. Itxituren eta estalkien birgaitze proiektuak, baita ere igogailu-instalaziorako eta atarien traba arkitektonikoak kentzeko proiektuak garatzen ditut. Zerbitzu osoa gomendatzen dut, aktiboki proiektuko fase guztietan parte hartuz: gaurko egoeraren aurreko diagnostikoa; proiektua eta obra zuzendaritza.

Obra berria

Obra Berri bat, familia bakarreko etxebizitza, bizitegi-eraikin, edo urbanizazio-proiektu bat aurrera eramateko, beste tekniko eta espezialista desberdinen kolaborazioarekin kontatzen dut.